XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste batean, Lasarten, Tximistatarra esaten zioten batek, Pello asto gañean zetorrela ikusi zuan, da onela esan zien lagunai:

- Gaur aditu bear dik Pellok ederra!

Lagunak esan zioten:

- Deskuidatzen baaiz, adituko dek aundiagoa!

Ala, Pello urreratzean, onela galdetu zion:

- Pello, zein dek aundiena: azpikoa edo ganekoa?

Ta Pellok:

- Edozein ere bai i añekoa!

Gure aiton-amonak, aitaren aldetik, asteasuarrak ziran.

Aitona, Ondartza-bitartekoa; eta amona, Agerre-lizarretakoa.

Gure aita eta bere senideak, berriz, Asteasuko aiuntamentuko taberna edo ostatuan jaioak.

Plazan dago ostatu ori.

Garai artan erri geienetan izaten zan olakoa.

Asteasukoak gaur ere segitzen duala uste det.

Gure aita mutil koskorra, ta Pello Errota ostatura etortzen.

Jakin bertsolaria zala ta bein batean esan omen zion gure aitak, bera ere olakoa, umetandik oso bertsozalea zan ta:

- Aizu, Pello: nun dezu parola?

Ta Pellok erantzun:

- Aizak: argia komeni izaten dek, illun dagola.

Urrengoa etorri zanean, len Pellok berak erantzun ziona esan zion gure aitak:

- Aizu, Pello: argia komeni izaten da, ba, illun dagola.

Ta Pellok:

- Bañan ni oitua natxiok, ordea, ola

Garai bateko Pello Errotaren ingurutik etzan inor asko igaroko, irrifar gozoko agur bat egin gabe.

Zizurkilko okindegira karroa bete zaku irinekin zetorren batean, baserritar gizon txiki zirikatzalle batekin topo egin zuenean onela agurtu omen zuen gizontxoak:

- Bazatoz, Pello, irinakin.

Pellok erantzun:

- Bai, eta etxean egiñakin.

Gizontxoak berriro:

- Baña zenek ekarriakin?

Pellok azkenik:

- Demonio mutur zikiña, ik ere oinbeste jakin!